XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TOURSen (1905)

Axularrek hainbeste maite izandako Etxausen Apezpiku-hirian eman zuen argitara Azkuek bere Hiztegi handia, Mame moldiztegian: Diccionario Vasco-Español-Francés / Dictionnaire Basque-Espagnol-Français deitu zuen.

Bi urte t'erdi egin zituen Azkuek han: Ez al dut nik dena utzi, baserri honetan bizitzeko, gure hizkuntzak horixe eskatzen zidala ikusita?, idatzi zion Piarres Broussain-i (1904).

(...) eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Diputazioek 1912an euskal kantutegirik hoberena saritzeko lehiaketara dei egin zutenean, bi milatik gora kantu, doinu eta dantzarakoak bilduta zeuzkan Azkuek.

Vox populi (Herri ahotsa) ezaugarripean 1689 ahozko melodia eta 121 musikagailurentzako aurkeztu zituen lehiaketara, aita Donostia ere bere aldetik aurkeztu zen aldi berean.

Diputazioek izendatutako epaimahaikoek Azkueri eman zioten lehen saria 1915ean eta sarituriko bilduma hori argitaratzea erabaki zuten.

Aita Donostiarenak bigarren saria irabazi zuen eta Euskal Eres Sorta izenarekin argitaratua izan zen Madrilen 1921ean.

Baina Azkueren bilduma geroxeago kaleratu zen, 1922 eta 1925 bitartean, hamaika tomotan Bartzelonan atera zelarik, Cancionero Popular Vasco tituluarekin.

Bigarren argitarapena Jose Maria Martin de Retanak eman zigun 1968an eta hirugarrena Euskaltzaindiak kaleratu zuen 1990ean.

Aipatu hiru argitarapenetan, lehiaketara aurkeztutako baino kantu eta doinu gehiago agertzen dira, geroztik bildutakoak ere erantsi baitzituen Azkuek mila eta bat kantu emanez.

Baina beste kantu bilduma bat ere eman zigun lekeitiarrak, Cancionero Selecto izenekoa, non 200 kantu eman zizkigun 1921ean ahots eta pianorako apainduak.

Euskalerriaren jakintza